ZENTA CARE

ETXEAN JASOTZEKO LAGUNTZA AURRERATUAETXEAN JASOTZEKO LAGUNTZA AURRERATUAETXEAN JASOTZEKO LAGUNTZA AURRERATUAETXEAN JASOTZEKO LAGUNTZA AURRERATUA

Etxean jasotzeko laguntza aurreratua

"Zenta Care ataletik pertsonari eta bere inguruneari gertuko zerbitzua eskaintzen diogu, norberaren nahi eta gaitasunetara egokituz."

Berme guztiekin etxean jasotzeko zerbitzua eskaintzen dugu, bai pertsona bai pertsonaren inguruneari ahalik eta informazio gehien eskainiaz, beti ere xede nagusia pertsonen bizitza kalitatea hobetzea izanik.

Etxean janaria jasotzea, etxea garbitzea edota besterik gabe, lagun-egitea eta aisialdi orduetan laguntzea sartzen da Etxeko Arreta zerbitzu klasikoaren barnean.

Gure profesionalak pertsona bakoitzaren gaitasunak aztertu ostean, bere etxean izan dezaken autonomia handiena lortzen saiatzen dira, horretarako beti ere pertsonaren inguruarekin bat eginez eta harremanetan egonez.

Guzti hori, aholkulari pertsonalaren jarraipen zehatz eta pertsonalizatuari esker, guztiaren helburua pertsonek euren eguneroko bizitzan autonomia gehiago lortzea baita.